Voeckler, hiruk

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko uzt. 26a, 19:07

Igandean bukatu zen 2011ko Tourra eta, harekin batera, Uztarriaren Pourra ere bai. 135 taldek hartu dute parte aurten Pourrean. Sailkapen nagusiari begira faborito zirenen izenak eta sprinter ezagunenenak errepikatu dira talderik gehienetan. Ia bukaeraraino lidertzari eutsi eta puntu dezente pilatu dituen Thomas Voeckler frantziarra -zazpigarrena izan da txirrindularien sailkapenean-, aldiz, hiru taldek bakarrik zuten hautatutakoen zerrendan. Hiru talde, eta hiru izen bereziSegiu potroikbaek, Txakurren potruk eta Hematokritum Klembuterosis Blood. 7., 24. eta 107. tokian kokatu dira taldeok, hurrenez hurren, Pourra'2011n.

Pourraren sari banaketa uztailaren 30ean, San Inazio bezperan, izango da, Uztarriak Erdikalean duen tonbolan.