Udararen hasieran Nuarbeko urtegia %81ean beteta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko eka. 21a, 11:06

Gaur (ekainak 21) hasi da udara eta Ibai-Eder Nuarbeko urtegia, Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren arabera, %81,55ean dago beteta —gaurko datua da—. Iaz garai honetan %100ean zegoen, duela bi urte %93an, duela hiru %100ean, duela lau %90ean.

Nuarbeko urtegiak, Azpeitia ez ezik, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Getaria, Zarautz eta Orio herriak ere hornitzen ditu. Hau da, 68.500 biztanle inguru. Denera 11,3 hektometro kubikoko edukiera dauka.

Hona hemen Ibai-Ederren barruei buruz Uztarria herri aldizkariak 2008ko ekainean egindako argazki erreportajea.