Intxauspek ezezkoa Kontseiluari

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko mar. 18a, 16:03

Igandean, martxoak 20, Ipar Euskal Herriko hamar kantonamendutan hauteskundeak egingo dituztela eta, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak bozetara aurkezten diren alderdi ezberdinetako hainbat hautagai elkarrizketatu ditu, hizkuntzaren gaiaren inguruan dituzten iritziak jasotzeko asmoarekin.

Hamazortzi hautagai elkarrizketatu ditu, azkenean, Kontseiluak. Beste batzuekin, hitz egin bai, baina hitzordua lotzerik ez dute izan Kontseilukoek. Eta "erantzun ezezkor garbi bakarra" jaso dutela adierazi dute: BeƱat Intxauspe Hazparneko alkatearena. 1983tik Azpeitiarekin senidetuta dago Hazparne.