"Alaves-Gimnastica ikusten ari nintzela..."

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko ots. 22a, 19:02

"... Lagun Onak hor egon zitekeela pentsatzen nuen". Aitor Zulaikak ez du, ez, ahaztu 2008-2009 denboraldi historikoan Azpeitiko futbol taldea lortzear egon zena. Joan den asteburuan El Diario Vasco-ri emandako elkarrizketan oraindik ere "zapuztuta" sentitzen dela aitortu du, Espainiako Bigarren B mailarako igoera ia eskuetan zutenean, Torrelavegako Gimnasticak partidari azken minutuan buelta eman eta azpeitiarrak zuzeneko igoerarik gabe utzi zituenean.

Igotzeko bigarren aukera bat ere izan zuen denboraldi hartan Lagun Onakek, baina La Nucia-k kanporatu egin zuen Zulaikak zuzentzen zuen taldea. Gimnasticak, berriz, Bigarren  B mailan jokatzen jarraitzen du, Azpeitian loru zuen igoeraren ondotik.