Lapatxeko konposta Oroitzapenaren Lorategirako

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko ots. 18a, 17:02

Datorren apirilean inauguratu nahi dute Donostian, Loiolako Erriberak auzo berrian, terrorismoaren biktimak gogoratzeko helburuarekin egiten ari diren parke berria. Oroitzapenaren Lorategia izena eman diote. Lorategi horretako lurra ontzeko, Lapatxen sortutako konposta erabiliko du Donostiako Udalak. Hain zuzen ere, auzotarrak izango dira konposta jartzeaz arduratuko direnak. Bihar, otsailak 19, dute hitzordua.