Jon Txakartegi hileko entrenatzaile hoberena

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2011ko urt. 7a, 14:01

Solobasket.com webguneak hilero aukeratzen ditu saskibaloi munduko jokalari edo tekniko hoberenak eta abendukoan, Lan Mobel ISBko entrenatzaile Jon Txakartegi izan da aukeratua. Santurtzi eta Tijolaren kontra lortutako garaipenak garrantzitsuak izan dira Azpeitiko taldeak urtea jaitsierako postuetatik libre bukatzeko. 

2010-2011 denboraldian ekin zion Lan Mobel ISBk Zilarrezko LEB ligari, aurreko denboraldian mailaz igotzea lortu ondoren. Sailkapeneko 12. postuan da egun Lan Mobel ISB taldea.