Larunbatean Ordiziara joateko deitzaileen artean, Labaka

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko urr. 13a, 11:10

Larunbat honetan, hilak 16, Nazioen Munduak antolatuta, autodeterminazioaren aldeko jaialdia egingo dute Ordizian. Joan den larunbatean aurkeztu zuten ekimena Donostiako Miramar jauregian eta hainbat aurpegi ezagunek Ordiziara joateko deia egin zuten. Deitzailee artean zegoen Mikel Labaka azpeitiar futbolaria.