Bide Ertzean eta 'Don Inorrez'

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko urr. 1a, 10:10

Bide Ertzean musika taldeak Jose Luis Otamendiren hainbat ekarpen erabili ditu diska osatzerakoan. Besteak beste, Otamendiren Atzo eta Hondartzan poemak musikatu dituzte. Bada, ordea, Azpeitia eta Otamendirekin zer ikusia duen zerbait. Diskaren izena, Don Inorrez.

Taldekideek Berria egunkariari honela azaldu diote diskaren izenaren jatorria: "Otamendirekin lehen kolaborazioa egin genuenean dagoeneko aipatzen zigun Azpeitian Don Inorrez kontzeptua erabiltzen dela umeei kargu hartzeko".