Euzkitzek Euskal Telebistaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2010ko api. 13a, 21:04

Xabier Euzkitze kazetariak (Azpeitia, 1966) Euskal Telebistari buruz On aldizkarian egindako adierazpenak jaso ditu Argiak bere sareko atarian. Telebista aurkezlearen arabera, “aldaketa garaiak bizi dira arlo honetan. Talde berri bat dago, etxe hau ezagutzen ez zuena, eta ildo horretan aldaketa garaiak bizi dira. Ez da erraza izango aldi berean duina eta audientzia askokoa izango den telebista egitea, ezta telebista independentea egitea ere”. Hori esanda, eta mundu guztiari bezala, “konfiantzarako tartea” eman behar zaiola azaldu du, “emaitzak perspektibarekin eta lasaitasunez aztertu beharko dira”.

Hemen On aldizkariko elkarrizketa