San Inazioren ama: ondarrutarra ala azkoitiarra?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko uzt. 24a, 17:07

Azpeitian bezala, Ondarroan (Bizkaia) ere saninazioak ospatzen dituzte uztailaren 31n. Izan ere, San Inazioren ama Ondarroako Likona Dorrean jaio zen eta harenĀ omenez Kalandi Kultur Elkarteak Likona Dorreko ingurua Erdi Aroko banderez eta ikurrez janzten du egun horretan. Hala ere, iturri historiko guztiek ez diote gauza bera. Jose Ignazio Araganak 1888ko idatzi batean aipatu zuen San Inazioren ama Azkoitikoa zela.