2010ean noiz izango dira karnabalak?

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2009ko ots. 25a, 12:02

Pasatu dira 2009ko karnabalak, eta hurrengoen zain da dagoeneko jendea... Baina noiz izango dira 2010ean?: Jai karnabala otsailaren 14an.

Hona beste urte batzuetako datak ere:
- 2011n martxoaren 6an.
- 2012an otsailaren 19an.
- 2013an otsailaren 10ean.
- 2014an martxoaren 2an.

Egutegi judutarraren arabera, martxoaren 20aren ondorengo ilargi beteari segitzen dion lehen igandea da berpizkunde igandea. Egun horri zazpi aste kenduta, jai karnabala izaten da.