11 urteko mutila, moztuta

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko abe. 23a, 12:12

Euskadi Irratiko programa bateko lehiaketa gaur (asteartea), kanta zati bat jarri dute, eta taldea zein den asmatu behar. 11 urteko mutil azpeitiar batek deitu du aurrena, Aitor izeneko batek. Eta irrati programako esatariek hari: atzo ere deitu zuela, besteei ere aukera emateko. 11 urteko mutila, moztuta. Galdetu diote gero ea zein den taldea, eta asmatu egin du: Gatibu. Eta irratikoak: "Zer talde da hori?". Umea, moztuta atzera, oraingoan galdera horrekin.