Mikel Laboa, "mitoa"

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko abe. 2a, 10:12

Imanol Lazkano (bertsolaria): "Mikel Laboa ahaztu ezin den mitoa da, pertsona eta artista bezala. Mundu osoak maite zuen, eta hori zaila da gaur egun; kasu bakarretakoa zen".

Maria Jesus Aranburu (Gipuzkoako Kultura eta Euskara diputatua): "Ez zen Mikel Diputaziora etortzeko horietakoa. Ni Kultura diputatu izan nintzen lehen aldian (1991-1995), bi aldiz etorri zitzaidan: batean, eskerrak ematera Aita Donostiaren kanta bilduma bidali niolako eta, bestean, beste artista batzuentzako laguntza eskatzera".