Blog berria uztarria.com-en: Sanjuandegiko Festa Batzordea

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2008ko mai. 12a, 17:05

Uztarria.com-eko blog komunitatea handitzen doa. Hala, Sanjuandegiko festen harira, Sanjuandegiko Festa Batzordekoek bloga sortu dute uztarria.com-en.

Uztarriaren asmoa hasieratik herritarren parte-hartzea izan da eta jendearen iritziak jasotzeko gune bihurtu nahi ditu blogak ere.

Zuk ere blogari izan nahi? Uztarriara idatzi, deitu edo etorri besterik ez duzu egin behar. Animo!