Egaña, Diego Garciaz

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mar. 31a, 11:03

Gaur (martxoak 31) bost urte dira Diego Garcia lasterkalaria hil zela. Jendeak gogoan du atleta hura. Andoni Egañak, adibidez, laguna zuen, eta duela bost urte artikulu ederra idatzi zuen haren heriotzaren ondoren Egunkarian. Lehengoan berriro hitz egin zuen Egañak Diego Garciaz. "Tipo naturala eta jatorra zen". 1997an ezagutu zuten elkar. "1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Diegok Belodromoan jarraitu zuen. Ilusio handia zuen ondoren jokatu zuen Fukuokako maratoian, baina ez zitzaion lasterketa ona irten. Lasterketaren ostean lagunek Añotan afari bat antolatu zuten berari ezer esan gabe. Han izan ginen Imanol Lazkano, Xebaxtian Lizaso eta ni ere, eta 1997ko txapelketako bideoaren lehen alea Diegori oparitu nion".