Uztarriako Ramon Etxezarretaren elkarrizketa, itzulita

Erabiltzailearen aurpegia Di-da! 2006ko mar. 28a, 14:03

Mikel Iturria irundar internautak bi blog ditu: Harrikadak, euskaraz, eta Pedradas, gaztelaniaz. Gaztelaniako blogean, euskaraz irakurri eta interesgarriak iruditzen zaizkion artikuluak, elkarrizketak... itzultzen ditu.

Orain, Uztarria herri aldizkarirako Enekoitz Esnaolak Ramon Etxezarretari egindako elkarrizketa itzuli eta ipini du bere blogean. Elkarrizketa 2002ko maiatzean argitaratu zuen Uztarriak. Bertan Etxezarretak zera zioen: "Gaur egun ez nago autodeterminazioaren alde, baina errespetatuko nuke herriaren erabakia".

Aurretik, Pako Aristiren "Otsoaren hatsa lepo gainean" artikuluaren itzulpena ere egina zeukan.