"Kontxu Odriozola? Sekulakoa"

Egun latzak ari da pasatzen Kontxuelo Odriozola azpeitiar aktorea, asteburuan gizona hil zitzaiolako, Imanol Zinkunegi (atzo, astelehena, izan zen hileta elizkizuna, Donostian). Zerbait animatze aldera, Kontxuelo Odriozolari bota berri dioten laudorio bat jaso dugu. Hain zuzen, Eneritz Artetxe gernikarra 'Julia' da 'Goenkale'-n, eta lehengo astean 'Busturialdeko Hitza' egunkarian egin zioten elkarrizketan: "Kontxu Odriozola sekulakoa da, izugarri gustatzen zait. Aktore moduan asko ematen du eta asko laguntzen dizu. Oso profesional ona da".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide