Herri kirolen diagnosia, Koldo Aldalurrek

Koldo Aldalur azpeitiar kazetariak, iritzi artikulua idatzi du aste honetako Argian.

Eusko Jaurlaritzaren agindua betez, Eurogap marketin etxeak herri kirolen inguruan galdetze lana egin berri duela-eta, bere ekarpena egiten du Aldalurrek. Herri kirolen egoeraz duen diagnosia, makabroa:

"(...)Beraz, erietxea kasik betea. Batzuk plantan, besteak larrialdietan, eta bakarren bat ilusioaren makinari lotuta, bizirik iraungo badu. "

Baina ematen ditu sendabide batzuk ere, hiru eremu bereiziz: ikastetxeak, eskualdeak eta federazioak.