Kontxuelo Odriozolaren dozena

'Goenkale'-k ez du bukaerarik. Dozena bat urte bete ditu. Aste honetan. Eta Kontxuelo Odriozola hasieratik dugu, hortxe (bera ote bakarra?). "Jende askok ezagutzen nau. Lehengoan batek: 'Eres mala, pero simpática'. Etxekoa nautela ere esaten didate". 'Goenkale'-ren jarraitzaile fin batzuk bazkaltzera gonbidatu dituzte. Odriozola ez zen joan; "hurrengo asteko testuak ikasi behar ditudalako".