Xebaxtian Lizasoren bertsoa jaialdian

Igandean hasiko da Lekunberrin Bertsolari Txapelketa Nagusia, atzo aurkezpen jaialdia egin zuten Donostian, eta honatx Xebaxtian Lizasok bota zuena:

Lehen su printzak piztuak dira nabarmen eta ezagun / Lekunberritik Bilbora arte piztuta manten ditzagun / txapelan bila lehiatu behar hogeita hemezortzi lagun / pixkat sufritu behar dutenak besteok goza dezagun.

Xebaxtian Lizasok edizio honetan ere ez du irtengo. 1986an txapeldun izan zen.