Minbiziaren tabuak biluztu dituzte 'Tabuen kutxatik oholtzara' ekitaldi solidarioan

Izan Inurri elkarteak antolatuta, Tabuen kutxatik oholtzara ekitaldia izan zen ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Elkartearen aurkezpena egiteaz gain, mahai ingurua, umorezko bakarrizketa saioa eta kontzertua izan ziren.

Izan Inurri elkarteak antolatuta, minbiziaren bueltako ekitaldi solidarioa izan zen ostiralean Sanagustin kulturgunean. Inurri elkartearen nondik norakoak aurkeztu zituzten aurrena, eta ondoren, Minbizia biluzten mahai ingurua eskaini zuten Saioak –@elcasorosa Intagram sare sozialean– eta Olatz Mercaderrek, Maider Galardik gidatuta. Segidan, umorezko bakarrizketa saioa taularatu zuen Beatriz Egizabalek, eta gero, kontzertu akustikoa Idoia Asurmendik.

Emanaldiko irudi guztiak Kulturazen artxibategi digitalean ikus daitezke.