Bi ziento eta erdi hitz Azpeitiarrez Natul hiztegian

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea 2017ko mar. 28a, 13:19

Azkena egin berri ditugun ekarpenekin, dagoenekoz 256 hitz dauzkagu Azpeitiarrez Natul egitasmoaren webguneko hiztegian. Azkena sartu ditugunen artean daude argiollarra, arpillerie, hankamakilek eta beste hainbat.

Ekarpen gehienak nabarmen T hizkian pilatzen ari dira, agian hizkuntzalariren batek emango digu hori horrela gertatzearen arrazoia. Eta bada beste gauza kurioso bat ere: mozkorra  harrapatzea da adiera gehientsuenetako bat jasotzen ari garen kontzeptua.  Azkena sartutako jornaie eta leatagurdikue hitzekin eta aurrez geneuzkan  atxurre, melokotoikue  eta  zepeliñe hitzekin dagoenekoz 5 hitz dauzkagu gauza bera izendatzeko. Hori ere izango da zerbaiten seinale…!

256 hitz dagoenekoz sartuta, sartzeko zain ere beste mordoxka bat bai eta itxulapikoetatik zer ateratzen den ikusteko irrikitan gaude. Dagoenekoz jaso ditugu itxulapikoak eta hurrengo asteetan joango gara bertan jasotakoak argitaratzen.

Bien bitartean, orain arte daukaguna ikusteko edo ekarpenak gure webgunea bisitatu dezakezue.

Hurrengoan gehiago!