Natul Azpeitiko euskara taldea

 

"Kamazpitik" atera ditugu beste hainbat hitz gure hiztegirako

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-11-06 : 11:59 | Euskara

Azpeitiarrez Natul hiztegia eguneratu dugu K eta L hizkiekin hasten diren zenbait hitz eta esapiderekin. Kamazpitik atera ditugu, beraz, lokumutxe bota, kinkirriñien ibili edo kamixeta txorteure bezalako aipamenak.

Horiekin ...

 

"Itxureantzekoak" bakarrik ez, hitz itxurosoak Azpeitiarrez Natul webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-10-29 : 19:24 | Euskara

Azken asteetako martxari jarraituz, oraingoan I eta J hizkiekin hasten diren hitzak sartu ditugu gure webgunean. Zuei esker biltzen joan garen ekarpenei galbahea pasa eta pixkanaka ari gara gehientsuenak argitaratzen ...

"Eurre ateatzen" ari zarete zuen ekarpenekin

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-10-24 : 12:40

Azpeitiarron hiztegia gizentzen jarraitzen dugu zuen ekarpenekin. Aste honetan ere hitz eta adierazpide mordoxka bat jaso ditugu, eta guztiak biltzen eta irakurtzen ari gara egunotan.

Bitartean, uda aurretik jasotako hitzak ...

Zuen ekarpenekin ari gara hiztegi "bapue" osatzen

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-10-16 : 09:03 | Euskara

Uda ostean ere zuen hitz eta adierazpideak jaso eta jaso jarraitzen dugu, eta ekarpen berri batzuekin eguneratu dugu webgunea. Aste honetan, B eta D hizkiekin hasten diren hitzak sartu ditugu ...

 

Aibayon/k hitz sorta berri bat!

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-10-07 : 11:57 | Euskara

Uda osoan firin-faran ibili ostean, zuen ehundaka hitz aurkitu ditugu bueltan gure postontzian. Hori dela eta, oraingo honetan dozenerdiye baino gehiago dira webgunean sartu ditugun hitzak; bi dozena pasatxo, alegia.

 

Beste hitz batzuk, Azpeitiarrez Natul webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-07-20 : 15:07

Uztaila aurrera dijoa eta gu ere gure uzta argitara ematen ari gara pixkanaka. Dagoenekoz ia 400 hitz dauzkagu webgunean, zein baino zein azpeitiarragoak eta zein baino zein natulagoak!

Oraingoan hor ...

Hitz gehiago Azpeitiarrez Natul webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-07-14 : 10:55 | Euskara

Oraingoan ere zuek bidalitako ekarpenei esker gure webgunea pixka bat gehiago gizendu dugu. Erabiltzen al dituzue aberiye euki, ankatxabalka ibili edo ditxosozko bezalako hitzak? Eta Badek hiletie! edo Jun hai ...

 

Itxulapikoetan jasotako hitz guztiak Azpeitiarrez Natul webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-06-15 : 11:29 | Euskara

Azken asteetako geldialdiaren ondoren, itxulapikoetan jaso eta plazaratzeko gelditzen ziren hitzak Azpeitiarrez Natul egitasmoaren webgunean daude jada. Perla ederrak, dudarik gabe. Arbialdi, haundiorkiyek, hoi perkala, horretxeatikentxe, illetargiye, jantxakurre, lamarie, lau ...

Ebaki normala ala 'xinxangrie'?

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-04-26 : 09:48 | Euskara

Xinxangrie, alegia, makinako ebaki deskafeinatua. Inoiz entzun edo erabili al duzue? Eta hartu?

Hori eta beste hainbat perla atera ditugu itxulapikoetatik oraingoan. Esaterako, ba al dakizute txoxtu zer den? Eta ...

 

Dirua baino gehiago balio duten hitzak, itxulapikoetan

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-04-12 : 09:51 | Euskara

Azpeitiarrez Natul hiztegia osatzen jarraitzen du Natul Euskara Taldeak. Oraingoan herriko taberna eta kafetegietan jarritako itxulapikoetan jasotako hitzak eraman dituzte beraien webgunera. Horietako batzuk aurreratu dituzte Uztarria.eus-en.

 

Jaso dituzte petoak Korrikan parte hartuko duten eragileek

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-31 : 16:16 | Euskara

 

Korrikan parte hartuko duten herriko eragileek atzo jaso zituzten petoak. Mila esker guztiei euskararen aldeko jaiarekin bat egiteagatik. Herritarrak euskalduntzen jarraitzeko behar-beharrezko ekarpena egin duzue.

Ikusten duzuenez, asteazkenean herritar pila ...

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Bi ziento eta erdi hitz Azpeitiarrez Natul hiztegian

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-28 : 11:19 | Euskara

Azkena egin berri ditugun ekarpenekin, dagoenekoz 256 hitz dauzkagu Azpeitiarrez Natul egitasmoaren webguneko hiztegian. Azkena sartu ditugunen artean daude argiollarra, arpillerie, hankamakilek eta beste hainbat.

Ekarpen gehienak nabarmen T hizkian ...

 

Azpeitiarron hiztegia gizentzen

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-18 : 14:07 | Euskara

Geroz eta ekarpen gehiago ari da jasotzen Azpeitiarrez natul egitasmoa. Orain, gainera, herriko kafetegi eta tabernetan ere itxulapikoak jarri ditu Natulek, herritarrei bururatutako hitz eta esamoldeak jasotzeko.

 

Natulen itxulapikoak gertu daude herritarren ekarpenak jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-03-14 : 16:32 | Euskara

Azpeitiarron hiztegia ari da potoltzen. Astetik astera pilatzen ari dira hitzak eta esamoldeak, eta ari gara pixkanaka horiek Azpeitiarrez natul egitasmoaren webgunean sartzen; 230etik gora sarrera argitaratu ditugu jada. Webgunean ...

 

Hogei hitz berri azpeitiarron hiztegian

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-02-22 : 16:44 | Euskara

Markak hautsi genituela kontatu genizuen joan den astean, eta ez da gutxiagorako. Kalkuluak atera ditugu gure webgunearen atariak eskaintzen dizkigun datuak erabilita, eta 270 bisita inguru izan ohi ditu astean ...

 

Hitz gehiago, bisitari gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-02-14 : 16:25 | Euskara

Markak hautsi ditugu. Azpeitiarrez natul egitasmoa martxan jarri genuenetik, inoizko daturik onenak izan ditu gure webguneak otsaileko lehen hamabostaldian, eta goranzko joera duela dirudi, gainera. Beste behin, eskerrak eman nahi ...

 

Dozenerdia baino zerbait gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-02-02 : 16:04 | Euskara

Joan den astean kontatu genizuen moduan, azpeitiarron hiztegia itxura bikaina ari da hartzen. Astero-astero ari gara zuen ekarpenak jasotzen, eta dagoeneko hitz asko pilatu zaizkigu gure datu-basean. Errepikatutako hitzak daudenez ...

 

Azpeitiarron hiztegia, geroz eta mardulagoa

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-01-27 : 15:06 | Euskara

Ez da denbora asko igaro Azpeitiarrez natul egitasmoa martxan jarri genuenetik. Joan den hilean hasi ginen azpeitiarron esamoldeak eta hitzak webgunean argitaratzen, eta ordutik astero-astero hamaika hitz jaso ditugu gure e-postan. Ezagutzen ez genituen eta gogoratzen ez genituen hitz asko jaso ditugu, eta horrek erakusten du interesa badagoela herritarren partetik gure hiztegia osatzen jarraitzeko. Eskerrik beroenak orain arte parte hartu duzuen guztioi!

Natul Euskara Taldea "oso gustura", 'Azpeitiarrez natul' egitasmoak izan duen erantzunarekin

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2017-01-04 : 10:01 | Euskara

Joan den abenduaren 23an abiatu zuen Azpeitiarrez natul egitasmoa Natul Euskara Taldeak. Orduz geroztik jaso dituzten ekarpenekin "oso gustura" agertu dira Natuleko kideak, eta herritarrak azpeitiarren hiztegia osatzeko ekarpena egitera animatu nahi dituzte. 

 

Zaindu hortzak

Erabiltzailearen aurpegia Natul Azpeitiko euskara taldea | 2016-04-21 : 09:12 | Iritzia

Azpeitia, 10.000 biztanletik gorako herrietan euskaldunena, euskal soziolinguistikari buruzko mintegi guztietako erreferentzia, hitanoaren gotorleku, transmisioaren berme eta jarrai dezakegu geure buruari dominak jarri eta jarri, ahuspez erori, eta errealitatearen kontra hortzetako bat hartu arte.

Emaitzak: 30 | Orriak: 1 2