2016ko lehenengo dantza jauziak egingo ditugu igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2016ko urt. 7a, 11:32

Hemen da 2016ko bigarren igandea, eta baita urteko lehenengo mutxikoak ere! Aurreko hilabeteetan bezala, 12:00etan elkartuko gara plazan, basarritarrak, ttipitto, axuri beltza, polka, arin-arina, fandangoa eta abar luzea dantzatzeko. Eguraldi txarra bada Sanagustin Kulturgunean egingo ditugu.

Kultur Mahaiak, Sanagustinek, Itsasi Euskal Kultur Taldeak, Sahatsa Dantza Taldeak eta Ikasberri Ikastolako dantza eskolak elkarlanean antolatzen dugun egitasmora deitzen zaituztegu, animatu!!