Nerea Etxaniz azpeitiarrak egin du Kasik taldearen disko berriko azala

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko mai. 20a, 20:14

Uztailaren 3an Gaztetxean aurkeztuko du Kasik taldeak hirugarren diskoa. Grabaketa lanak amaitzen ari dira, eta azala ere prest dute. Nerea Etxaniz azpeitiarrak egin die. 

Kontzertu bat eskaini eta tarte luze bat hartzeko asmotan dira, isiltasunerako. Beraz, festa handia izango da uztailaren 3an Gaztetxean.