Igandean egingo ditugu urteko aurreneko Mutxikoak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2015ko urt. 8a, 17:12

Urtea arin hasteko, aurreneko Mutxikoen saioa datorren igandean egingo dugu dugu. 12:00etan egingo ditugu, ateri bada plazan, eta bestela Sanagustin Kulturgunean. Ikasberriko dantza eskolak, Itsasi Kultur taldeak, Sahatsa dantza taldeak, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Sanagustin Kulturguneak elkarlanean antolatuta, hilero egiten ditugu, bigarren igandez.

Maiatzera bitartean hilero egingo ditugu Mutxikoak, beti, hilaren bigarren igandean. Alde Zaharrean egingo ditugu gehienean, baina ez dugu baztertzen auzoetara zabaltzeko aukera ere. 

Erraz egiteko moduko dantzak dira Mutxikoak, eta ekimenaren helburua, dantzak zabaldu eta herritarrengana gerturatzea da. Ikusteko ez ezik, gerturatu eta egiteko saioa baitira. Animatu parte hartzera!