Musikaz beteko da Soreasu bihar eta larunbatean, Xexili oroituz

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2014ko aza. 19a, 10:36

Aurten ere kontzertuak eskainiko dituzte Udal Musika Bandak eta Antxieta Musika Eskolak Xexiliren omenez. Ostegunean 19:00etan izango da musika eskolaren jaialdia, eta larunbatean, 19:00etan Musika Bandaren kontzertua. Biak Soreasun izango dira. Astelehenean hasi zituzten Xexiliten omenezko ospakizunak: kalejira bat egin zuten, eta txokolatada.

Musikaz bustiko dira bazterrak aste honetan, Xexili gogora ekarriaz. Bihar, jaialdia egingio dute Antxieta musika eskolako haur eta gaztetxoek. 150 ikasle inguru igoko dira Soreasuko agertokira, eta hainbat musika moeta eskainiko dituzte: euskalduna, tradizionala, modernoa... Ikasten dutena erakusteko eguna izango da, eta beraz, hainbat instrumentu ikusiko ditugu: gitarrak, flautak, perkusioak, banda gaztea, pianoak, trikitixa ta pandero joleak, abesbatzak...

Gainera, diplomak banatuko dituzte ekitaldian: oinarrizko maila amaitu dutenek oparia izango dute. 

Larunbatean musika banda

Musika Bandaren kontzertua 19:00etan Soreasun izango bada ere, kaleak alaituko dituzte aurretik; kalejira egiteko asmoa dute. Behin Soreasun, bandaren errepertorio klasikoa eta gaur egunekoa eskainiko dituzte. Hona hemen egitaraua:

- Puenteareas. Reveriano Soutullo

- Euskal festara. Jose Mari Usandizaga

- Mar i Bel. Ferrer Ferran

- Chess. Anderson & Ulvaeus Mold: Johan de Meij

- The typewritter. Leroy Anderson. Moldaketa: H.V.D. Heide

- Tiger rag. Art Tatum Moldaketa: Juanma Saez

- Cielito lindo. Quirino Mendoza Moldaketa: Naohiro Iwai