Zubia Mauleraino, etxetik atera gabe

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko ots. 7a, 13:45

Elkarrengandik ikasteko aukera izango dute Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Zuberoako Hebentik Kultur Elkarteak, igandean. Asteburu osoko ekitaldiaren barruan, bazkaria egingo dute elkarrekin, topaketa gisara. Zuberoako taldearen berri jakin nahi duen, eta haiekin harremana egin nahi duen guztiak ere irekita ditu ateak. 

Ez dute zerikusirik Azpeitiko kultur errealitateak eta Zuberoakoak. Baina biek dute gauza bat berdina: biek daukate herri kulturaz arduratzen den elkarte bat. Kultur Mahaia Azpeitiak, eta Hebentik Kultur Elkartea Zuberoak. Biak ari dira herri kultura sustatzen, bultzatzen eta laguntzen. Bakoitza bere modura, baina biak euskararen bidean.

Errealitate eta jokamolde ondo desberdinak izanagatik, beti dago nondik ikasi. Asteburu honetan, Zuberoako Hebentik Kultur Elkartetik ikasi nahi dugu, eta horretarako aukera paregabea dugu. Mauletainoko zubia eraikiko dugu, etxetik mugitu gabe. Sanagustinen elkartuko gara guztiak, norbere helburu, indargune, jokamolde, poztasun, traba eta haiek gainditzeko moduaz hitz egiteko. 

Elkarlanean sakontzeko zubia izango da. Azpeitiko Kultur Mahaiaren eta Hebentiken arteko harremana ez baita oraingo kontua. Kultur Mahaiko lagun batzuek, Zuberoako mugimenduarekin zuten interesari esker abiatuta zuten elkar-trukea, eta handik etorri da topaketa zein asteburu osoko egitarauaXora filma, pilota ikastaroa, mutxikoak dantzak ikasteko aukera, Pilotarhitza ikuskizuna...