Beñat Lizaso seigarren Oiartzungo finalerdietako saioan; Jokin Uranga bigarren bueltan izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko aza. 16a, 21:22

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako hirugarren saioa: Aitor Sarriegi 688 puntu, Alaia Martin 667, Agin Laburu 650, Jon Maia 623, Odei Barroso 620,5 eta Beñat Lizaso 592,5. Finalerdietako bigarren itzulira saio bakoitzeko irabazlea (oraingoz, Igor Elortza, Amets Arzallus eta Aitor Sarriegi) eta hamalau puntuaziorik onenak igaroko dira (momentuz, Jokin Uranga hirugarren doa, eta ziurtatua du txartela; Lizaso kanpoan da).

Finalerdietako orain arteko hiru saioetako puntuazioa

1. Igor Elortza 722 puntu (irabazlea Tolosan; sailkatua bigarren itzulira).

2. Amets Arzallus 717 (irabazlea Gernikan; sailkatua bigarren itzulira).

3. Aitor Sarriegi 688 (irabazlea Oiartzunen; sailkatua bigarren itzulira).

4. Iñigo Mantzizidor 667,5.

5. Alaia Martin 667.

6. Jokin Uranga 657,5.

7. Jone Uria 653.

8. Agin Laburu 650.

9. Unai Iturriaga 649.

10. Etxahun Lekue 649.

11. Jon Martin 640,5.

12. Julio Soto 639,5.

13. Jexux Mari Irazu 638,5.

14. Amaia Agirre 638.

15. Nerea Elustondo 633,5.

16. Jon Maia 623.

17. Odei Barroso 620,5.

18. Beñat Lizaso 592,5.

Bihar, laugarren saioa (Murgian)

Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia.

Finalerdietako bigarren itzuliko saioak

Elizondon, Donostian eta Maulen jokatuko dira, azaroaren 23an, 24an eta 30ean.

Finala

Barakaldoko BECen, abenduaren 15ean. Maialen Lujanbio egungo txapelduna eta beste zazpi bertsolari.