Beñat Lizaso eta Jokin Uranga, finalerdietara

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2013ko urr. 26a, 23:00

Puntuazioari esker pasatu dira bi azpeitiar bertsolariak Euskal Herriko Txapelketako finalaurrekoetara. Uranga azaroaren 9ko saioan ariko da, Gernikan; Lizaso azaroaren 16koan, Oiartzunen.

Gaur Oionen Etxahun Lekuek irabazi du final-laurdena, 638 punturekin, eta finalerdietara sailkatu da, baina ondorengoak 631 azpitik geratu dira eta, beraz, haietatik inor ez da sartu finalaurrekoetara. Beñat Lizaso eta Jokin Uranga azpeitiarrek joan den astean 643 eta 637 puntu lortu zituztenez, puntuazioari esker finalerdietara sailkatu dira.

Final-laurdenetako saioetatik finalerdietara pasatutakoak

1. Agin Laburu* 699,5

2. Beñat Gaztelumendi* 695,5

3. Igor Elortza* 679

4. Jone Uria 677

5. Jexux Mari Irazu 666

6. Jon Martin* 654

7. Alaia Martin 653

8. Julio Soto* 653

9. Xabier Silveira 652,5

10. Unai Agirre 650,5

11. Beñat Lizaso 643

12. Amaia Agirre 642,5

13. Nerea Elustondo 639,5

14. Etxahun Lekue 638*

15. Jokin Uranga 637

16. Iñigo Mantzisidor 632,5

17. Odei Barroso 632

18. Fredi Paia 631

*final-laurdenetako saioetako irabazleak

Finalaurrekoetarako zuzenean sailkatuta zeuden orain dela lau urte finalean kantatu zuten sei bertsolarik: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Jon Maia, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga (2009ko txapeldun Maialen Lujanbio finalera sailkatuta dago).

Finalaurrekoen osaketa

- Azaroak 9, Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Jokin Uranga.

- Azaroak 10, Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzisidor.

- Azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso.

- Azaroak 17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia.

Finalaurrekoak bi itzulira jokatuko dira. Bigarren itzulira saio bakoitzeko irabazlea eta hamalau puntuaziorik onenak pasako dira. Bigarren itzuliko finalaurrekoak Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren jokatuko dira azaroaren 23an, 24an eta 30ean.