Azpeitiko Kultur Mahaiak urte honetako lehen bilkura egin zuen atzo

Hori baliatuz, Sanagustin kulturgunearen kooperatibako batzarra ere egin zuten. Kultur Mahaiari dagokionez 2012ko balantzea eta 2013ko aurrekontua onartu zituzten. Sanagustin kulturgunearen kooperatiban ere 2012ko balantzea eta 2013ko gestio plana onartu ziren, 23 lagun bilduta.

Azpeitiko Kultur Mahaiko kultur taldeak, udal taldeak, teknikariak eta Talde Eragileko norbanakoak zeuden deituta.