Kultur Mahaiak egin ditu abenduko zozketak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko abe. 4a, 16:30

Alberto Beloki, Olatz Garcia, Olaia Etxeberria, Pedro Aranbarri, Haizea Esnaola, Maitena Zubia eta Josu Azpillaga izan dira zozketak tokatu zaizkien bazkideak. Film bat, bertso saio bat eta bi kontzertu ikusteko sarrerak, liburuak, disko bat eta dokumental bat irabazi dituzte. Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide (urtean 10 euro dira).

Hona hemen Azpeitiko Kultur Mahaiko bazkideen artean egindako abenduko zozketen emaitzak:

'Zuloak' dokumentala ikusteko bi sarrera: Alberto Beloki (emanaldia: abenduak 5, asteazkena, 21:30, Soreasu antzokia. Kultur Mahaiaren III. Kulturaldiko ekitaldia izango da).

Zuloak + Bizardunak kontzerturako bi sarrera: Mª Olatz Garcia (abenduak 8, zapatua, 23:00, Sanagustin kulturgunea. Kultur Mahaiaren III. Kulturaldiko ekitaldia izango da).

AZ/DZ + Gabba Gabba Hey (Ramones) kontzerturako bi sarrera: Olaia Etxeberria (abenduak 15, zapatua, 23:00, Sanagustin kulturgunea).

- 'Txapel'-en omenezko bertso saiorako bi sarrera: Pedro Aranbarri (abenduak 23, igandea, 17:30, Sanagustin kulturgunea. Kultur Mahaiaren III. Kulturaldiko ekitaldia izango da).

- 'Teilatuko Izarra' (Koldo Izagirre) eta 'Riomundo' (Jon Maia) liburuen ale banaHaizea Esnaola.

'Sosegua', Garikoitz Mendizabalen diskoaren ale bat: Maitena Zubia.

'Gazta zati bat' dokumentalaren ale bat: Josu Azpillaga. 

Herritarrak Kultur Mahaiko bazkide eginda, Azpeitiko kultur mugimenduari gorputz sozial handiagoa ematea da helburua. 

Bi hilean behin bazkideen barne buletina helarazten diegu e-postaz,  eta hilero herriko eskuko kultur agendaren PDFa. Bazkideen ohiko batzarra urtean behin da izaten da —aurtengoa abenduaren 29an izango da, goizez, Baigera I-en—.