'Ni, Vera' eleberriaz eztabaidatuko dute Udal Liburutegiaren literatur solasaldietan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2012ko urr. 3a, 10:35

Azaroaren 15ean, osteguna, bilduko dira Itxaso Martin Zapiainen liburuaz eztabaidatzeko (18:30ean) . Edonork har dezake parte solasaldian, horretarako, Udal Liburutegitik pasa eta informazioa eta liburua jaso besterik ez du (informazio gehiago hemen).


Ni, Vera Itxaso Martin Zapiain:

“Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere”.

Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta –ahalegin handi bat eginda– psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du."