Sega zorroztua bizkarrean harturik joatekoa da Fernando Morillo gaur bere liburu berriaren aurkezpenera. Gaur goizean aurkeztuko du, Bilbon.

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia 2010ko mar. 26a, 11:00

Sega zorroztua bizkarrean harturik joatekoa da Fernando Morillo gaur bere liburu berriaren aurkezpenera. Gaur goizean aurkeztuko du, Bilbon.

Gaur goizean aurkeztuko du Fernando Morillo azpeitiar idazleak bere liburu berria:Bilbo samurai. Aurkezpena Bilboko Elkar megadendan izango da.

 Fernando Morillo

Nolakoa da Bilbo samurai?

Bilbo samurai nahiko liburu frikia dela esango nuke. Istorioa bi hamarkada lehenago gertatzen den hondamenditik sortzen da. Hondamendia pasatu eta hogei bat urtera biziko da pertsonajea, bere lagun batekin. Horiek sega bizkarrean hartu eta herriz herri ibiliko dira.

Zein izan da liburuaren abiapuntua?

Askotan gauza xelebreak izaten dira liburuaren abiapuntu. Niri laino artetik-edo, pentsona bat katana batekin azaldu zitzaidan; hori irudikatu nuen. Betidanik gustatu izan zaizkit antiheroien istorioak eta hortik sortuko zen.

Liburu fantastikoa beraz?

Bai, istorioa erabat fantastikoa da, baina liburuan lantzen diren gaiak erabat errealak dira. Maitasuna, laguntasuna... horiek errealak dira.

Asko kostatu al zaizu liburua idaztea?

Bai, egia esan bai, baina denbora faltagatik izan da gehienbat.

Istorioa erraz pentsatu zenuen beraz.

Bai, pertsonajearekin maitemindu nintzen, eta istorioa erraz egin dut. Liburu hau idazten gozatu egin dut. Nik uste dut aurrerago ere pertsonaje honi buruz idatziko dudala, asko gustatzen baitzait.