Dezelski eta Taylor, Azkoitia Azpeitia ISBren azken bi fitxaketak

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2016ko abu. 8a, 12:52

Datorren denboraldirako, ISB taldeak bi fitxaketa estatubatuar egin ditu: Tim Dezelski Sammic ISB taldean ariko da, eta Tamara Taylor Añares Rioja ISB taldean. 

Dezelski 23 urteko gazte estatubatuarra da; 1,98 metro neurtzen du eta 104 kg-ko pisua du. Dezelskik, Hillsdale unibertsitatean graduatu ondoren, Luxenburgoko ligan jolastu zuen. Aurreko denboraldian, berriz, Liga EBA-ko Mieres taldean ibili zen. Horregatik, ondo ezagutzen du Europako saskibaloia. Hillsdale Unibertsitatean, 2014-2015 LEB ligako ex-mvp Nick Washburnekin egon zen, eta baita TAU Castelloko fitxaje berria den Kyle Cooperrekin ere. Unibertsitateko azken urtean, 600 puntu, 250 errebote eta 100 asistentzi egin zituen. Luxenburgon, batez beste, 17,3 puntu, 15,3 errebote eta 3,3 asistentzia egin zituen bigarren mailako Residence Walferdange taldean. Uste dugu datorren denboraldirako Sammic ISB-rentzat fitxaketa ona izango dela.

Tamara Taylor, berriz, 23 urteko eskolta da. 1,78 metroko altuera du; eta jaurtiketa ona izateaz gain, joko-antolatzaile lanak egin ditzake, eta oso jokalari atletikoa da. Taylorrek ondo ezagutzen du Liga Femenina 2; aurreko denboraldian Al-Qazeresen, ligako txapeldun taldean, aritu baitzen. LF2-ko estreinaldian batazbeste 15,80 puntu lortu zituen 26 partidutan, eta T2n %45 eta T3n %43-ko portzentaiak izan zituen, 12 puntuko balorazioarekin. Jokalari honen abiaduraren eraginez, baloi gehien lapurtzen zituen taldeko jokalaria bihurtu zen aurreko denboraldian, 2 partiduko. Horrez gain, NCAA ligan, Hego Floridako Unibertsitatean jokatu zuen, partiduko 8,20 puntu, %43 T2 eta %36 T3 portzentaiak lortuz. Taylor Añares Rioja ISBko kanpoko jokalari erreferentea izango da. 

Bideoan, Dezelskik nola jokatzen duen ikusteko aukera.