Añares Rioja ISBren partidek 4.085 ikusle Interneten, bataz beste

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko abe. 1a, 12:51

Interneteko FEBTV kateak Añares Rioja ISBren bost partida eman ditu eta, guztira, 20.423 ikusle izan dituzte partida horiek. Neurketa ikusiena, adibidez, azken jardunaldikoa izan zen. Añares Rioja ISBk azaroaren 15ean Embutidos Pajariel Bembibre Leongo taldearen aurka jokatutakoa, bataz beste, 7.199 ikuslerekin.

Jakina da Emakumezkoen Lehen Mailako saskibaloi partidak telebistaz ikusterik izaten dela batzuetan. Espainiako telebistako Teledeporte kateak akordioa du eginda Espainiako Saskibaloi Federazioarekin, partida batzuk eskaini ahal izateko. Badirudi EITBk ere asmoa duela euskal taldeen partidaren bat edo beste emateko. Baina oraindik ez kate batek eta ez besteak ez diote Iraurgi SBri asmorik erakutsi. Dena den, bada Añares Rioja ISBren (eta Sammic ISBren etxeko partidak) ikusi ahal izateko beste bide bat: Interneteko FEBTV katea. Bertan, Añares Rioja taldearen bost partida ikusi ahal izan dira eta, guztira, 20.423 ikusle izan dituzte partidek. Bataz beste, 4.085 ikusle izan dituzte partidek. Sekulako marka!

Jende askok ez du oraindik aukera hori ezagutzen, baina hala ere, jarraitzaile fidelak ditu Añares Rioja ISBk. Partidarik ikusiena, adibidez, azken jardunaldikoa izan zen. Añares Rioja ISBk azaroaren 15ean Embutidos Pajariel Bembibre Leongo taldearen aurka jokatutakoa, 7.199 ikuslerekin.

Ia ikusle kopuru hori igotzerik dugun. Guztiontzako izango baita ona. Gainera, abendutik aurrera Iraurgi SBk aurrerapauso bat eman nahi du bere emankizunetan. Horrenbestez, Emakumezkoen Lehen mailako eta Zilarrezko LEBb ligako partidetan, bi pertsona jarriko ditu ISBk partidak ematen eta elkarrizketak egiten ere ahaleginduko dira.

Asteburuko emaitzak

Sammic ISBk 71 eta 68 irabazi zion IF Clinicas Rinconi, asteburuan jokatutako partidan. Añares Rioja ISBko neskek, berriz, 67 eta 45 galdu zuten, Spar Citylift Gironaren kontrako partida.