Euskal Kopan hirugarren

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko ira. 23a, 18:21
Joseba Lizarralde eta bere jokalariak. (JULIO ROCA)

Emakumeen Ligako gure taldeak IDKren kontra galdu eta Araskiren kontra garaipena lortu zuen. Larunbatean, ezin izan zieten irabazi izugarrizko azken laurdena egin zuten gipuzkoarrei. Igandean, aldiz, taldeak bere aurpegirik onena erakutsi zuen Araskiren kontra.

IDK Gipuzkoa 84 – 54 Azkoitia Azpeitia ISB

IDK Gipuzkoaren aurkako finalaurrekoa oso parekatu izan zen lehenengo hiru laurdenetan. Abantailak Azu Muguruzaren neskentzat izan ziren, baina Iraurgik markagailuan gertu egotea lortu zuen. Gure hiru atzerritarrek txapelketa ofizialean debutatu eta sentsazio ona transmititu ziguten guztioi. Taldearen ardura hartu, eta soberan bete zuten beren lana lehen agerraldi horretan.

Donostiarrak esperientzia handikoak dira maila gorenean, euren erritmoa ezarri zuten eta minutu luzez jokoaren kontrol osoa bereganatu zuten. Baina Azkoitia Azpeitia ISBk atzaparrak atera, eta azkeneko laurdenera arte emaitzaren zelatan egon ziren.

Azken hamar minutuetan, ordea, Iraugikoek behea jo zuten. Nekatuta, Roselis eta Marina faltengatik oso zigorturik, donostiarrak gustura sentitu ziren kantxan. Hala ere, Mariyak taldearen saskiratzeen erantzukizuna hartuta, kantxan lekua berreskuratzea lortu zuten. Taldeak duintasunez eta porrota onartuz bukatu zuen neurketa, erritmo handiagoa duen taldearen kontra.

Saskiratzaileak (ISB): Arregi, Silva (15), Epelde, Bereziartua (2), Lizarazu (5), Aizpurua (4), Larrañaga, Gurrutxaga, Davidova (16), Markovic (12).

Azkoitia Azpeitia ISB 78 – 70 Araski

Igandean, aurreko eguneko zigorrari buelta eman eta bere bertsiorik onena aurkeztu zuen taldeak Araskiren kontra. Arabatarrek LF2-an goian ibiltzeko itxura osoa dute eta talde oso lehiakorra osatu dute. Roselis hasieratik jarri zen erasoaren buru, emaitzan hasierako abantailak lortuz. Defentsari dagokionez, taldea oso kontzentraturik egon zen arlo horretan partidaren lehenengo zatian. Marina eta Mariya garaiezinak izan ziren arabatarren barne jokoarentzat eta erasoan ere asko asmatu zuten. Atsedenaldira 18 puntuko aldearekin iritsi ziren, sentsazio onak transmitituz.

Bigarren zatian, Araski berehala sartu zen partidan. Liñeira argentinarrak bere kalitate guztia erakutsi zuen, eta gureek ez zuten modurik aurkitzen hura geldiarazteko. Arabarrek euren jokoa inposatu zuten eta emaitzan aldea murriztea lortu zuten. Azken laurdenean, betebeharrak alde batera utzi eta erasora bakarrik dedikatu ziren bi taldeak. Saskiraketen batez bestekoa ez zen oso ona izan, baina ikusleek saskibaloi dibertigarriaz gozatu zuten. Markagailuan, Iraurgikoen aldea 6 puntura murriztu zen. Mariyak lortu zuen azken saskiraketa, gipuzkoarrentzako garaipena lortuz.

Aipatu beharra dago Maite Zubizarretaren itzulera, hamaika hilabetez luzatu den lesioaren ostean.

Saskiratzaileak (ISB: Agirre (2), Silva (23), Epelde (3), Bereziartua (9), Lizarazu, Gurrutxaga, Zubizarreta, Davydova (18), Markovic (16).