Gerdau ISB prest dago bere azken erronkarako

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Saskibaloi Taldea 2015ko mai. 20a, 17:21
Gerdau ISB taldea.

Gure kadete nesken taldeak Espainiako Txapelketa jokatuko du Leonen, maiatzaren 24tik 30era.

Euskadiko txapeldunak diren Gerdau ISBko neskak azken prestaketak egiten ari dira Leonen jokatuko duten Espainiako Txapelketarako. Luis Agirrek zuzentzen dituen kadeteek maiatzaren 24tik 30era jokatuko dute estatu mailako txapelketa. Iraurgiko neskak B taldeko parte dira eta Madrilgo Estudiantes taldearen, Kataluniako Sant Adriaren eta Valentziako BC Genoves taldearen aurka jokatuko dute.

Valencia BC Genovesek azken neurketan lortu zuen txartela txapelketa honetarako. Lehiaketa berdindua jokatu zuten Valentzian, eta denboraldiko azken partidan erabaki zen dena. Picken Clareten aurka, txapelduna, bakarrik galdu zuen (37 - 51), eta mendean hartu zituen Vila-Real BCA (58 - 47) eta BF San Blas (43 - 45).

Sant Adriak ere lauko finalean lortu zuen txartela. Kataluniako hirugarren talde bezala sailkatu da, finalerdian Basket Almedaren kontra 50 eta 48 galdu ondoren. Hirugarren postua Jet Terrassaren aurka jokatu zuten San Adriako neskek eta, 33 eta 44 irabazita, azken txartela lortu zuten.

Estudiantesek Rivas Ecopolisekin 67 eta 65 galdu arren, Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen Madrilgo bigarren sailkatu bezala. Beste bi partidak, ordea, irabazi egin zituen, Alcobendasen (74 - 34) eta Alameda de Osunaren (61 - 64) aurka.

Dudarik gabe madrildarrak eta kataluniarrak dira talde honetako faboritoak hurrengo fasera sailkatzeko.

Gerdau ISBk inolako presiorik gabe bidaiatuko du Leonera, esperientziaz gozatzeko helburuarekin. Talde lehiakorra izan nahi du eta daukanaren %200 emango du. Oso talde zaila tokatu zaio, baina gure neskek orain arte erakutsi dute edozertarako gai direla. Beraz, zorte on!

Ondorengoa izango da Gerdau ISBren egutegia:

1. jardunaldia: maiatzaren 24a, igandea.

13:30ean, MOVISTAR ESTUDIANTES vs GERDAU AZKOITIA ISB  

2. jardunaldia: maiatzaren 25a, astelehena.

13:30ean, SNATT'S FEMENI SANT ADRIA A vs GERDAU AZKOITIA ISB

3. jardunaldia: maiatzaren 26a, asteartea.

13:30ean, GERDAU AZKOITIA ISB  vs VALENCIA BG GENOVES

 Egurre Gerdau!!!!!