Hala bazan eta ez bazan, hasi festak antolatzen, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | Festak | Argazkia
2017-06-06 17:34

Marea Arroxak batzarra deitu du gaurko 21:00etarako. Sanagustinpean, plazako arkupean, izango da bilkura, eta beraz, edonorentzat izango da lekua. Ez dago aterik jo beharrik, ezta baimenik eskatu beharrik ere. Nahikoa da festak auzolanean antolatzeko grina izatea, elkarlanean. Ideiak bota eta ditugun nahiak zein beharrak zerrendatuko ditugu uztailera bitartean. Horiek zaindu eta elikatuko ditugu bileraz bilera, bueltan herritik eta herriarentzat izango diren festak jasotzeko.

Beraz, zure aletxoa jarri nahi baduzu, animatu eta azaldu gaurko batzarrera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa