Euskaraldia 2020

Azpeitiko Udal Euskaltegian ere eskura daitezke Euskaraldiaren banderatxoak

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian 2020ko aza. 2a, 09:30
Euskaraldiaren banderatxoa.

Euskaraldiaren ikur berria etxeko leihoetan jarri nahi dutenek astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara izango dute erosteko aukera euskaltegian.

Gehiago. Gehiagorekin. Gehiagotan. Horixe da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den bigarren Euskaraldiaren leloa, eta lelo hori Euskal Herri osoko leihoetatik eta balkoietatik hedatzeko, ikur berria izango du aurtengo Euskaraldiak: banderatxoa

Azpeitiko etxeak ere Euskaraldiaren banderatxoz betetzea nahi dugu. Horretarako, ikur hori eskuratzeko ezarri diren bide orokorrak ez ezik, herrian bertan ere izango da banderatxoak erosi ahal izateko gune bat: Udal Euskaltegia. 600 banderatxo jarriko dituzte bertan salgai, eta bat edo gehiago erosi nahi dituztenek astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara izango dute horretarako aukera.

Bost euroren trukean eros daitezke banderatxoak, eta ekarpen hori "krisiaren eraginez arriskuan" dauden euskararen aldeko egitasmoei eusteko izango da, baita euskararentzat "estrategikoak" diren bestelako ekimenetarako baliabideak eskuratzeko ere