Euskaraldia Azpeitian

 

Euskaraldiko bi hamaikakoen aurkezpen ekitaldia izango da ekainaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Azpeitian | 2018-06-14 : 17:09 | Euskara

Hainbat esparrutako 22 azpeitiarrek konpromisoa hartu dute azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldiarekin bat egiteko. Beraiek izango dira gure herriko lehen Ahobiziak eta Belarriprestak. Herritar guztiak daude gonbidatuta ekainaren 22an, ostiralean, plazan egingo dugun aurkezpen ekitaldira, 18:30etik aurrera.