Jende ugari bertaratu zen larunbateko argazki estudiora

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko api. 11a, 15:42

200 pertsona baino gehiago pasatu ziren larunbatean prestatu genuen argazki estudiotik. Norbaitek bere argazkiak jaso ez baditu, aae.estudioa@gmail.com helbidera mezu bat bidal dezala.

Jendea bere familiarekin, bikotekidearekin, lagunekin nahiz kuadrillarekin etorri zen argazkiak ateratzera larunbatean Azpeitiko Argazki Elkartearen estudiora. Gaur eguerdian bidali ditugu argazki guztiak; beraz, oraindik norbaitek bere argazkiak jaso ez baditu, mesedez jar dadila gurekin kontaktuan aae.estudioa@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.

Azpeitiko Argazki Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie bertaratu ziren guztiei.