Gizartea

Gazia eta gozoa, elkarren eskutik

Urola Kostako Hitza | 2008-04-05 : 12:04 | Gizartea

Etxebeltz-Izarrako babes ofizialeko 154 etxebizitzak zozkatu zituzten atzo, ostirala, arratsaldean. 559 herritarrek zuten izena emanda

Azpeitiko Gazte Asanbladaren ustez, zozketa "arazoa konpontzen ez duen partxeoa da"

 

»» Erantzunak: 4 (aaran, haizeaburuan, pantxoa, txokola)

Aste Santuan 829 bisitari izan da Loiolako Turismo Bulegoan

Urola Kostako Hitza | 2008-04-02 : 11:04 | Gizartea

Bisitarien erdia euskal herritarra izan da

Eskualdeko zerbitzuen gainean eskatu dute informazio gehien bisitariek

"Eskubideak zozketan" jartzearen kontra

Uztarria.eus | 2008-03-31 : 10:03 | Gizartea

Gaztetxeko Gazte Problematikako lan taldeak prentsaurrekoa eskainiko du apirilaren 4an

Udalari etxebizitza politika berri bat eskatu eta eskubideak zozketan jarri izana salatzeko egingo dute agerraldia gazteek

Gutxietsitako lanetara behartuta

Uztarria.eus | 2008-03-26 : 13:03 | Gizartea

Emakume etorkinen lan baldintzen inguruko hitzaldia eskaini zuen Silvia Carrizo kazetariak atzo, asteartea, Bageran

Carrizoren arabera, "berdintasunaren gizarte honek sistema patriarkalaren oinarri berdinak ditu, gutxietsitako lanak emakume etorkinen gain uzten ditu eta horrela sistema ez da zalantzan jartzen"

 

Gizonezko bat atxilotu dute ustez herriko aurrezki-kutxa batean lapurreta egiteagatik

Uztarria.eus | 2008-03-18 : 11:03 | Gizartea

Kutxak Sanjuandegin duen sukurtsalean egin du saiakera, kutxazaina pistolarekin mehatxatuta

.47 urteko gizonezkoa bankutik atera denean atxilotu dute ertzainek

 

'Sexismoa komunikabideetan' ikastaroa apirilaren 3an hasiko da

Uztarria.eus | 2008-03-18 : 10:03 | Gizartea

Kazetariei zuzendutako saioak izango dira eta maiatzaren 15erarteko ostegunetan izango da

Izen-ematea apirilaren 1ean bukatuko da

Martxoaren 31n hasiko da futbito txapelketa

Uztarria.eus | 2008-03-14 : 12:03 | Gizartea

.21 taldek izena eman dute dagoeneko eta atzo, osteguna, egin zuten lehenengo bilera, Gaztetxean

Azpetian Gazteoak Zer?! taldeak antolatzen zuen lehen txapelketa; azken urteetan Gaztetxeak hartu dio lekukoa

Juan Miguel Arregik Juanjo Etxeberriari emango dio Loiolako probintziaburuaren lekukoa

Urola Kostako Hitza | 2008-03-14 : 10:03 | Gizartea

Jesulagunen kargu aldatzeko elizkizuna hilaren 24an izango da, Loiolako santutegian

Etxeberria bi urte zituenetik Azpeitira etorri zen bizitzera; Arregi azpeitiarra da

 

San Markosko zaborrak Lapatxera ere bai

Berria | 2008-03-13 : 13:03 | Gizartea

Hilaren 31 dute azken eguna hango zaborren %100 Lapatx, Urteta eta Sasietara eramateko

Foru Aldundiak atzo (asteazkena) jakinarazi zuen erabakia

"Oso balorazio positiboa" martxoaren 8aren harira

Uztarria.eus | 2008-03-12 : 12:03 | Gizartea

Azpeitiko Bilgune Feministaren arabera, aste feminista "biribil" atera da

Herrian "feminismoaren inguruko sentsibilizazioa" badagoela ondorioztatua dute

 

Landare inbaditzailearen kontra lanean

Urola Kostako Hitza | 2008-03-11 : 11:03 | Gizartea

Reynoutria Japonica landarea kendu eta haltza, sahatsa eta lizarra sartuko dituzte Eskuztan eta Loiolabidean

Udalekoen ustez, Reynoutriari aurre egiteko plana 4-5 urte ingurukoa izango da

 

»» Erantzunak: 1 (Bego)

Zorroztailearen bisitaldiak

Urola Kostako Hitza | 2008-03-11 : 10:03 | Gizartea

Romulo Gonzalez zorroztailea noizean behin etortzen da herrira lana emango dioten bezeroen bila

"Bezeroak gero eta urriagoak dira, eta inork ez du nahi ofizioa ikasterik" dio

 

Bigarren mailatik lehen lerrora

Urola Kostako Hitza | 2008-03-06 : 09:03 | Gizartea

Zine Melita kazetari kurdu-alemaniarra izan da Azpeitian Emakumearen Astearen ekimenetako batean hizlari

Melitak Kurdistango emakumeez jardun du

 

Abesbatza herrikoia osatzeko bilera gaur, asteartea

Urola Kostako Hitza | 2008-03-04 : 09:03 | Gizartea

Bagera Jubilatuen Elkartearen ekimenez abiatu nahi dute abesbatza

"Euskal kantuak sustatzea" nahi dute ekimenaren bidez

Bilgune Feministak, feminismotik harreman berriak eraikitzeko deia egin du

Uztarria.eus | 2008-02-29 : 15:02 | Gizartea

Martxoaren 8a gerturatzen ari dela eta Bilgune Feministak jendartearen irakurketa bat kaleratu du.

Datorren apirilaren 12 eta 13an antolatu dituzten IV. Jardunaldi Feministetan parte hartzeko deia luzatu die herriko emakumeei

Urtegia iaz adina beteta aurten ere

Urola Kostako Hitza | 2008-02-29 : 11:02 | Gizartea

2007ko otsailean %58 zegoen beteta Ibai Eder urtegia eta aurten ere antzera dago, %57,83

Aurrerantzean egiten duen eguraldiaren arabera, oraindik ere gorabehera handiak izan ditzake Nuarben dagoen urtegiak.

 

Gosari Bihotz Osasungarria egin dute Karmelo Etxegaraiko ikasleek

Uztarria.eus | 2008-02-26 : 11:02 | Gizartea

Gaizki elikatzearen ondorioei buruz eta goizero behar bezala gosaltzeari buruz haurrak informatzea du helburu ekimenak

Karmelo Etxegarai Ikastolako 10-12 urte bitarteko gaztetxoek hartu dute parte

 

20 urte trenik gabe

Urola Kostako Hitza | 2008-02-25 : 09:02 | Gizartea

Otsailaren 5ean 20 urte bete ziren Urolako Trena gelditzeko agindua eman zutenetik

Joan den ostiralean, berriz, 82 urte bete ziren inauguratu zutenetik

 

Uztaro Haur Eskola handitu egingo dute, aldamenean modulo bat gehituta

Urola Kostako Hitza | 2008-02-25 : 09:02 | Gizartea

Haur eskolan "gainezka" daudelako eta mementoko beharrari erantzuteko handituko dute

Martxoaren bukaerarako "eraikin berria bukatuta" izatea nahi dute Udaleko arduradunek

 

Familia ugariek OHZn hobariak eskatzeko epea

Urola Kostako Hitza | 2008-02-25 : 09:02 | Gizartea

Urtarrilaren 1ean jarri zuten martxan hobariak eskatzeko epea eta martxoaren 31ra arte zabalik egongo da

Eskatzeko garaian indarrean dagoen familia ugarien titulua eta Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren ordainagiria eman behar da

Emaitzak: 2674 | Orriak: 1 2 3 4 ... 118 119 120 121 122 123 124 125 ... 131 132 133 134