Karnabalak 2018

Jai karnabalean omenaldia jasoko dute lehengo eta gaurko sokamutilek eta ganaduzaleek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sokamuturra500 | 2018-02-07 : 14:46 | Festak

Lehengo eta gaurko sokamutilek eta ganaduzaleek omenaldia jasoko dute jai karnabalean. 11:00etan izango da lehen ekitaldia, Plaza Txikian. Herritarrei bertara azaltzeko dei egiten diegu. Elkarrizketa: Joxe Luis Aizbitarte sokamutil ...

Luntxa eta puru piztea antolatu ditu Haujijijaik Elegante Egun arratsalderako

Erabiltzailearen aurpegia Haujijijai Batzordea | 2018-02-06 : 18:17 | Festak

Karnabalak ate joka dira, eta festarako gogoa nabari da bazterretan. Haujijijai jai herrikoien batzordea ere ...

»» Erantzunak: 1 (Julen Garate)

Just Do It 500

Erabiltzailearen aurpegia Enok | 2018-02-06 : 14:50 | Festak

Sokamuturrak bostehun urte bete dituela ospatzeko ateratako 'Sokamuturra Argazki Lehiaketa' liburuaren eta 'Irteera' pelikularen ondotik ...

Inauteriei buruzko argazki erakusketa zabalik, Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-02-06 : 10:55

Atzo, astelehena, jarri zuen Azpeitiko Argazki Elkarteak karnabal giroko irudien erakusketa, eta dagoeneko ikusgai dira argazkiak Sanagustin kulturguneko hormetan. 2017ko inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu ziren lanen artetik ...

Karnabaletako abestiak entzungai dira

Uztarria.eus | 2018-02-06 : 08:23 | Komunikabideak

Sanagustin leporaino bete da Udal Musika Bandaren inauterietako kontzertuan

Uztarria.eus | 2018-02-04 : 15:15 | Festak

 

Pixkanaka ari da inauteri giroa zabaltzen herrian. Atzo kaldereroen txanda izan zen, eta, gaur, Azpeitiko Udal Musika Bandak Julian Barrenetxea abesbatzako kideekin batera inauterietako kontzertua eskaini du Sanagustin kulturgunean. 13 ...

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Euriak ez du zapuztu kaldereroen desfilea

Uztarria.eus | 2018-02-03 : 20:55 | Festak

 

Eguraldiak ez du batere lagundu gaurkoan. Euri zaparradak egin ditu arratsaldean, eta, hori dela eta, Azpeitiko kaldereroen desfilean aldaketak izan dira. Ohiko kalejirarik ez dute egin; Bustinzuriko Errebalean elkartu dira ...

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Bustinzuriko Errebaletik Azoka Plazara joango dira zuzenean kaldereroak, kalejirarik egin gabe

Uztarria.eus | 2018-02-03 : 14:25 | Festak

Arratsalderako ere euri zaparradak iragarri dituzte, eta, beraz, kaldereroen kalejirarik ez da izango. Hala, Bustinzuriko Errebalean elkartuko dira kaldereroak 19:00etan, eta handik zuzenean Azoka Plazara joango dira.

 

Itzaltzear zen festa piztu dute

Urola Kostako Hitza | 2018-02-02 : 15:28 | Festak

Bihar 19:00etan aterako da kaldereroen konpartsa Errebaletik. Urteak dira lagun kuadrilla bat bazkaria egin eta kalejiran ateratzen hasi zela. Festa indartu egin da.

 

Karnabaletako argazki lehiaketen oinarriak plazaratu ditu AAEk

Uztarria.eus | 2018-01-31 : 15:53 | Kultura

XXXIX. edizioa beteko du Sokamuturra Argazki Lehiaketa Imanol Elias Sariak, eta Iñaki Joaristi Altzarteren omenezko Inauterietako Jai Giroari buruzko saria banatuko dute aurten ere. Martxoaren 3an irekiko dute lehiaketara aurkeztutako argazkien erakusketa, sari banaketa ekitaldiarekin.

 

Otsailaren 9a bitartean eman dezakete izena Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek

Uztarria.eus | 2018-01-31 : 09:44 | Festak

Izena emateko azken eguna otsailaren 9a izango da, eta parte hartu nahi dutenek Udaleko Kultura Sailean eman beharko dute izena, bertara joanda edo 943 15 70 68 telefonora deituta.

 

Karnabaletako kontzertua eta argazki proiekzioa, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea | 2018-01-30 : 11:45 | Kultura

Kaldereroek zartaginak eta trapu zaharrak aterako dituzte karnabalen atarian, zapatuan

Uztarria.eus | 2018-01-29 : 09:53 | Festak

Karnabal giroan murgiltzen hasteko kaldereroek urteroko bisita egingo dute zapatuan, otsailak 3an, herrira. Arana kaletik abiatuko da kalderero konpartsaren kalejira 19:00etan, Udal Musika Bandak, Juan de Antxieta Musika Eskolak eta Matxotek gidatuta, eta kaldereroen karroa astoarekin ere aterako da.

 

Artzain-inudeen danbor taldean irten nahi dutenentzako deialdia egin du Udalak

Uztarria.eus | 2018-01-25 : 19:00 | Festak

Entseguak otsailaren 2an eta 8an izango dira, 20:00etan, Itsasi dantza taldearen egoitzan. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute, Udaleko Kultura bulegora deituta.

 

Emaitzak: 34 | Orriak: 1 2