Karnabalak 2018

Mozorro festa luzatzen ari dira herritar batzuk

Uztarria.eus 2018ko ots. 13a, 13:03

Urteroko legez, hainbat dira etxerako presarik gabe atzoko parrandari luzapena eman eta Astearte Karnabalean mozorrotuta kalean jarraitzen duten herritarrak. Dozenaka lagunek goizean ohiko bisita egin dute Uztarriaren erredakziora; musika jarrita dantzan aritu dira bertan.