Karnabalak 2023

Bizikletak hegan jarriko dituzte bihar, Freestyle Street Showean

Nerea Uranga 2023ko ots. 17a, 17:00

2021eko martxoan FunBox taldeak Izarraitz pilotalekuan eskainitako ikuskizuna. (Argazkia: Mailo Oiarzabal)

Udalak karnabaletarako antolatu duen egitarauaren barruan, bihar arratsaldean FunBox taldearen ikuskizuna izango da Izarraitz pilotalekuan.

Freestyle Street Showa izango da bihar, zapatua, 17:30ean Izarraitz pilotalekuan. FunBox taldekoek trialsin eta dirt jump akrobazien ikuskizuna eskainiko dute, gaztetxoentzat zein helduentzat. Sarrera doan izango da.

Orain bi urte ere eskaini zuten antzeko ikuskizuna FunBoxekoek Izarraitz pilotalekuan.

Karnabaletarako udalak antolatutao ekitaldietako bat da biharko ikuskizuna. Horrez gainera, Astelehen Karnabalean haur eta gaztetxoentzako parkea muntatuko dute Izarraitz pilotalekuan. 16:00etatik 20:00etara izango da parkea zabalik. Errealitate birtualeko jolasak, dance jokoak eta simuladoreak jarriko dituzte jolasteko. Sarrera doan izango da.

 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide