Martxan da Neska* Gazteen Txokoko Gunea

Anartz Izagirre 2021ko mar. 6a, 10:37

Atzoko bileran parte hartu zuten gazteak. (Emakumeen Txokoa)

DBH3. mailatik 18 urte bitarteko Azpeitiko neska gazte guztiei zuzendutako egitasmoa da Neska* Gazteen Txokoa, eta taldean feminismoa lantzeko helburua du. Atzo, ostirala, egin zuten lehen bilera izaera iraunkorra edukiko duen Guneaz eztabaidatzeko, eta hainbat herritar joan zen bertara.

Neska* Gazteen Txokoa ikasturtearen hasieran jarri zuten martxan, DBH 3. mailatik 18 urtera arteko Azpeitiko neskek feminismoa taldean lantzeko aukera izan zezaten. Egitasmoaren barruan izaera iraunkorra izango lukeen Gunea sortu nahi dute; modu horretan, parte hartzaileek beraien interesetatik abiatutako eskaintza espezifikoa jasotzeko aukeraz gainera, laguntza izango dute ekimen zehatzetarako bilera eta prozesu kolektiboak dinamizatzeko.

Hori guztia antolatzeko atzo, ostirala, egin zuten lehen bilera Emakumeen Txokoan, eta hainbat herritar joan zen bertara. Besteak beste, Neska* Gazteen Txokoko Guneak nolakoa izan beharko lukeen eztabaidatu zuten bileran.