Ignacio Arakistain: "Bertako pianistak gara protagonistak"

Urola Kostako Hitza 2018ko api. 18a, 14:49

Ignacio Arakistain. (Ainitze Agirrezabala)

Ilusio "berezia" sortzen dio Ignacio Arakistain (Azpeitia, 1998) piano eta organo jotzaileari herrian bertan Tekla Jardunaldiak antolatzeak. Juan Antxieta musika eskolan hasi zen trebatzen umetan, eta Jose Luis Frantzesenaren organo ikasle izan zen urte luzez. Gaur egun, Donostiako Musikene kontserbatorioko ikaslea da, eta piano errezitaldia eskainiko du etzi, Sanagustinen.

Nolatan bururatu zaizue Tekla Jardunaldiak antolatzea?

Sarritan esan izan diot musika eskolako Mari Jose Bikendiri piano ikasle asko pasatu direla eskolatik, baina gero, jarduera hori aurrera eramateko, pianoaz gozatzeko eta herrian kontzertuak eskaintzeko aukera gutxi izan dugula. Gabezia horri erantzun nahian sortu dugu ziklo txiki hau. Eta egia esan, niretzat plazera da herrian halako egitasmo bat antolatzea.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.