Sergio Gomezek hitzaldia emango du gaur, San Martin egoitzan

Uztarria.eus 2018ko ots. 26a, 14:02

Ostegunean, Vaticanora abitatuko da bizikletaz Elkartasuna eta Itxaropena gaixotasun arraroei laguntzeko elkarteko lehendakaria, egoitza aurretik. Bere proiektuaren berri emango die hango egoiliarrei, 17:00etan.

Vaticanorako bidaiaren atarian, Sergio Gomezek hitzaldia emango du gaur, San Martin egoitzan. 17:00etan hasiko da Elkartasuna eta Itxaropena gaixotasun arraroei laguntzeko elkarteko lehendakariaren hitzaldia, eta, besteak beste, ostegunean ekingo dion erronkaz arituko da solasean.

Ostegunean, martxoaren 1ean, Azpeititik Vatikanora joango da bizikletaz Gomez, gaixotasun arraroak dituztenei laguntzeko asmoarekin. Hain zuzen, San Martin egoitzatik abiatuko da Azpeitiko bizilaguna, eta, 2.000 kilometro eginda, Erromara hilaren 20an iristeko asmoa du. Han, Espainiako enbaxadak harrera egingo dio Gomezi. Proiektua bultzatzen dutenek jarritako dirua gaixotasun arraroen ikerketara bideratuko dute.