Hitzak eta irudiak josita, zabalik da Irudhitzen erakusketa

Uztarria.eus 2018ko urt. 24a, 12:50

II. Irudhitzen lehiaketan jasotako irudiak eta hitzak bilduta, Irudhitzen erakusketa zabaldu du Uztarria Komunikazio Taldeak. Guztira, 64 argazki eta 41 testu daude ikusgai Sanagustin kulturgunean, otsailaren 6ra bitartean.

Atzo zabaldu zuten erakusketa, eta, horrekin batera, lehiaketaren sari banaketa egin zuten. Alberto Belokik irabazi du irudien atala, eta 150 euroko saria jaso zuen. Hitzen atala, berriz, Irati Arangurenek irabazi du, baina ezin izan zuen atzo sari bila etorri, eta gaur jaso du bere saria.

Lehiaketaren helburua da herritarren parte hartzearen bidez egutegia osatzea, eta 2018ko egutegia eskuratu nahi duenak, Uztarriaren egoitzan edo Sanagustin kulturgunean eros dezake, bost eurotan.